|
GIZARTE EKINTZA
|
| Atal honetan agertzen diren Zerbitzu eta Prestazioak
oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez bideratzen dira. |
| Zerbitzuak eta Prestazioak |
|
|
| |
|
GIZARTERATZEA
|
| OINARRIZKO ERRENTA |
| Behar bezala irauteko ekonomia-baliabide nahikorik
ez duten familia edo pertsonei zuzenduriko ordain-saria. |
| |
| GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK |
| Ekonomia-baliabide nahikorik ez duten pertsona
eta/edo damiliei zuzenduriko noizbehinkako diru laguntzak (EZ HILEROKOAK),
oinarrizko gastuei aurre egiteko (alokairu eta etxebizitza-maileguentzako,
etxebizitza mantentzeko, nahitaezko konponketetarako, premia biziko
altzari eta etxtresna elektrikoentzako eta norberaren beharretarako). |
| |
| FAMILIA-LAGUNTZAK: BANAKAKOAK ETA FAMILIARTEKOAK |
| Gizarteko bazterkeria jasateko arriskuan dauden
edo, barau pairatzen duten pertsonen gizarteratzea samurtzeko eta
oinarrizko premiei erantzuteko aldizkako diru laguntzak. Baldintzak
eta zenbatekoak Bizkaiko Foru aldundiak zehaztu ditu. |
| |
| GIZARTERATZE-HITZARMENAK |
|
Gizarteratze-hitzarmenean sinatzea oinarrizko Errentaren hartzaileekin
gauzatzen da, bai eta eskaera egiten dutenekin ere.
Norbanako gizarteratze-ibilbideak egitean datza eta, berorietan
jasota dauden arauak betetzeko konpromiso esplizitua hartzen du
pertsonak. Hitzarmen hauek formazio programetara eta lanbide programetara
zuzendurik daude, edota pertsonaren bestelako ezaugarrien arabera.
|
| |
| |