UDALETXEA
 
TURISMOA
 
MARURI-JATABE
 
 
GIZARTE EKINTZA
Atal honetan agertzen diren Zerbitzu eta Prestazioak oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez bideratzen dira.
Zerbitzuak eta Prestazioak
Haurtzaroa, Gaztaroa eta Familia
 
HAURTZAROA, GAZTAROA ETA FAMILIA
FAMILIA UGARIAREN TITULUA

Hiru seme-alaba edo gehiago duten banakako ondorengo edo bikotekideek osatutako familiari deritzo familia ugaria; seme-alaba hauek komunean edukitakoak, edo ez, izan daitezke. Era berean, bi seme-alaba izanik ere izan daiteke familia ugaria, baldin eta horietako batek minusbaliotasun jakin bat duen.

Halaber, bi seme-alabak elbarriak direnean edo horietako batek % 65 edo gehiagoko elbarritasun maila balu.

Seme-alabek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ezkongabeak izatea.
  • 21 urte baino gazteagoak izatea. Muga hau 26 urte bete arte luza daiteke ikasleak direnean. Ez dago inolako mugarik seme-alabek minusbaliotasuna ezaguna dutenean.
  • Ondorengoekin bizitzea.
  • Ekonomikoki, ondorengoen menpe egotea.
 
LOTURAK
 
 
 
 
 
 
 
Uribetur
 
La Casa del Perro