|
GIZARTE EKINTZA
|
| Atal honetan agertzen diren Zerbitzu eta Prestazioak
oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez bideratzen dira. |
| Zerbitzuak eta Prestazioak |
|
|
| |
|
PERTSONA NAGUSIAK
|
| BIZITEGI-ZERBITZUAK |
|
Oinarrizko Gizarte-Zerbitzutik (OGZ), onuradunari egokitzen zaizkion
ezaugarrien arabera Bizitegi-Zerbitzu apropos bati buruz informatzen
zaie familiei.
Eskaerak modu honetan bideratzen dira Bizkaiko Foru Aldundira,
eta helburua zahar-etxe batean leku bat finantzatzen lagunduko duen
diru-laguntza bat lortzea.
|
| |
| EGUNEKO EGOITZAK |
|
Adinekoentzako oinarrizko arreta pertsonala eta aisialdirako zerbitzuak
esaintzen duten eguneko zentroak dira.
Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundira bideratzen dira, eta helburua
egoitza batean leku bat finantzatzen lagunduko duen diru-laguntza
bat lortzea da.
|
| |
| ALDI BATERAKO EGOITZA ZERBITZUAK |
|
Egoitzetan aldi baterako egonaldiak, hilabete bat, gutxi gorabehera,
dirautenak. Adinekoentzako diren aldi baterako egonaldi hauek eskatzeko
dauden arrazoiak bi eratakoak dira:
- Zaindari nagusia atseden hartzeko. Kasu honetan, 15 eguneko
denboraldi baterako edota hilabete baterako eskatzen dira.
- Zaindari nagusiaren edota agurea zaintzeaz arduratzen diren
bestelako zaindarien gaixotasun batek edo larrialdi egoera batek
eraginda. 15 eguneko epe baterako eskatzen dira, hiru hilabeteko
epe batera luza daitekeen.
|
| |
| TELEASISTENTZIA ZERBITZUA |
|
Izaera soziala duen zerbitzu teknikoa da, eta erabili egiten duten
pertsonek, telefonoaren bidez eta komunikazio eta berariazko ekipamendu
informatikoari esker, kontaktuan jartzen dira arrera zentro batekin.
Bertan, horretarako bereziki prestaturik dauden langileek erantzun
zuzena emango diete norbarak edo, bestelako komunitate-bitartekoak
erabiliz, aurkeztutako egoera larriaren edo behar sozialaren aurrean
|
| |
| KOTIZAZIO GABEKO ERRETIRO-PENTSIOA (KGP) |
| Errentarik edo diru-sartzerik gabeko 65 urte
baino gehiagoko adinekoei zuzenduriko aldian behingo diru-saria. |
| |
| BIDAIEI BURUZKO INFORMAZIOA |
|
Aisialdiko eta oporretako programen barne, 60 urte baino gehiagokoentzako
zuzendurik daude, eta beren helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea
da. Sustatzen eta diru-laguntza ematen duten erakundeak hauek dira:
- ADINEKO (Bizkaiko Foru Aldundia)
- IMSERSO
|
| BIZKAIBUS TXARTELA |
| 65 urte baino gehiagokoek Bizkaibusen bidaiatzeko
tarifa murriztuak eska ditzakete. |
| |