UDALETXEA
 
TURISMOA
 
MARURI-JATABE
 
 
LEKU INTERESGARRIAK
MARURIKO SAN LORENZO ELIZA
  • Itxura Ebaluaketa: Maruri-Jatabeko elizaren gaizarik garrantzitsuena bere monumentalitatea da. Ez dauka balio historiko handirik, eraikuntza modernoa delako, baina ez dago bere edertasunaz zalantzarik, inguruan berezia eta aspimarragarria da ganga forman bukatutako kanpaidorrea.
  • Aipamen historikoa: Maruri_jatabeko eliza, bertan eraikita zegoen beste eliza zahar baten berreraikuntza da, gerrate zibilean suntzitsua izan baitzen. Eliz berrio honek aurrekoarekiko kokapena ere ez dun mantentzen, apur bat lekuz aldatu baitziren zimenduak. Estilo arkitektonikoari dagokionez esan dezakegu neorromanikoa dela. Luis Mª de gana izan zen eraikuntzaren arduraduna, garai hartan hau izan baitzen Bizkaian, gerra osteko berreraikuntzak egiteko arduraduna.
  • Oharrak: Datu interesgarri moduan esan daiteke San Lorenzo-ko elizak balio historikodun bi elementu gordetzen dituela. Alde batetik iparraldean elizaren kanpokaldean, elizpearen mahaia izan zena aurkitu zen, non aintzineko idatziren bat irakur daitekeen. Mahai honen aldamenean kapitela aurki daiteke, gaur egun bataiarri moduan erabiltzen dena, uste danez kapitel hau Santa Cruz baselizatik ekarria da. Baseliza hau Jata mendiko hegal batean kokaturik zegoen baina ez de baseliza honen arrastorik geratzen. Baseliza hau esan daiteke gutxi gora-behera XII.mendekoa zela.
GARAIZARKO ERROTA
  • Itxura ebaluaketa: Bikain egokitutako ingurune batetan kokatua dago, errotari on egiten dio Garazarreko inguruneak. Garaizarre edertasun handiko natur parkea da.
ZUBIAURREKO ERREMENTERIA
Errementari lana baserri ingurunetan dagoen tradiziozko lanik zaharrenetakoa da. Orain gutxi dira artisau lan honetaz bizi direnak.
 
LOTURAK