|
Orrialde honen helburua Maruri-Jatabeko herria
aurkeztea da, eta aldi berean udal jarduerak herritarrei hurbiltzea,
bai udal zerbitzuak eta bai udal berrikuntzak. Webgunean datu ugari,
argazkiak, etab. ... aurki daitezke. Nolakoak garen zuzenean ikusi
nahi baduzue, etorri ikustera, ikusiko duzu nola gure herria oso
atsegina plurala eta etorkinei irekia den. Bertan, paisai eta baserri
ikusgarriez gozatuko duzu, baita inguruetako gastronomi bikainaz
eta herritarren harrera onez.
Maruri-Jatabe aldatzen ari da, herritarren
premi berrietara moldatuz. Herriak geroa baikortasunez ikusten du,
baina bere nortasuna eta idiosinkrasia galdu gabe, hau guztia garapen
iraunkorraren bidean.
Orrialde honetan beste helburuetako bat herritar
eta etorkin guztiekin komunikazio bidea izatea.
Horrexegatik ongi etorriak izan.
UDALBATZA
|