Ongi etorri izan zaitezte gure herrira: Maruri-Jatabera.
Atari hau gure herria aurkezteko asmoarekin egin dugu, herritarrei udalaren jarduerak jakitera emateko eta bisitariari gure herria ezagutzera emateko.
Uribe Butroe eskualdean, Jata mendiaren azpian, paisaia ederraz gozatzeaz gain, familia osorako aisialdirako aukera paregabeak aurkituko dituzu: umeentzako parkeak, mendia gustatzen zaienentzako txango luzetxoagoak, ekintza kultural ezberdinak urtean zehar, eta nola ez! hainbat jatetxe eta garagardotegi indarberritzeko.
Hau guztia eta gehiago ezagutzera gonbidatu nahi zaituztet. Zatoz, ez zaizu damutuko!.
Ondo izan eta laster arte
Alkatea: Joseba Koldo Alzaga Muruaga