Familia ugariaren tituloa
Hiru seme-alaba edo gehiago duten banakako ondorengo edo bikotekideek osatutako familiari deritzo familia ugaria; seme-alaba hauek komunean edukitakoak, edo ez, izan daitezke. Era berean, bi seme-alaba izanik ere izan daiteke familia ugaria, baldin eta horietako batek minusbaliotasun jakin bat duen.
Halaber, bi seme-alabak elbarriak direnean edo horietako batek % 65 edo gehiagoko elbarritasun maila balu.
Seme-alabek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Ezkongabeak izatea.
- 21 urte baino gazteagoak izatea. Muga hau 26 urte bete arte luza daiteke ikasleak direnean. Ez dago inolako mugarik seme-alabek minusbaliotasuna ezaguna dutenean.
- Ondorengoekin bizitzea.
- Ekonomikoki, ondorengoen menpe egotea.